Txanogorritxu Haurreskolak
Erabakirik garrantzitsuena
Ongi etorri Txanogorritxu haurreskoletara!
Haurreskolek umeak “uzteko” lekua izateari utzi diote, non txikienen lehen heziketa esperientzia, euren garapen fisiko eta sozialerako oinarrizko atala den.
Gure funtzionamenduari buruz jakin behar duzuen lehenbabiziko gauza honako hau da, Txanogorritxu Haurreskoletan erabiltzen diren metodologia guztiak zeuen umeak pertsona zoriontsuak izan daitezen bideratuta daudela.
Beste zentro batzuen aldean, Txanogorritxu Haurreskoletan umeen garapen osoa indartzeko, txikiei bideratutako era desberdineko ekintzak planifikatzen dira. Hauekin batera, egunerokotasuna lantzen dute, hizkuntza ikasten dute, beraien gorputza ezagutu eta haien arteko harremanak lantzen ikasten dute, ingurunea ikertzen dute, matematiketan lehen urratsa ematen dute eta beraien aparatu psikomotorra trebatzen dute. Hauetaz gain, ekintza klasikoagoak ere egiten dituzte; musika, plastika… ingurunea ezagutzeko . Ikasgela kanpoko ekintzak egiten direnetan, txangoak, adibidez, naturaz gozatzeko izaten dira edota nahiago dutena askatasunez egiteko.
Umeak giro zoriontsu batean haztea lortzen badugu, heziketa eta giza garapen hoberena bermatzen diegu. Aktibitatea estimulatzea, balioetan heztea, emozioak lantzea eta giza garapena indartzea, ume zoriontsuak lortzeko tresna batzuk baino ez dira.
Gainera, gurasoek hainbat zerbitzu eskuragarri izango dituzte. Adibidez, bekak, umeentzako elikadura eta higiene produktuak prezio baxuagoetan lortzeko familia laguntzak, gaueko zerbitzua, web kamera zerbitzua, jantokia, ludoteka eta abar.
Etor zaitez gu ezagutzera! Pozik erakutsiko dizugu nola eta zer egiten dugun. Eta nahi izatekotan zure iritzia, aholkuak eta iradokizunak esan ahal dizkiguzue hobetzen laguntzeko.
Bekak eta familientzako laguntzak. Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak baimendutako Txanogorritxu haur eskolak
Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen diru laguntzekin, umeen heziketa gastuei aurre egin ahal izango diezue. Eskolako material erosketak, janaria eta zentroko kuotak ordain daitezke laguntza hauei esker. Txanogorritxu Haurreskoletik izapideak betetzen lagunduko dizuegu, goza dezazuen.
[+] Informazio gehiago
Gure zentroak
Zure bizilekutik hurbilen dagoena aurki ezazu eta etor zaitez bisita egitera. Pozik erakutsiko dizugu zer egiten dugun eta nola!
GeihagoArreta Goiztiarra
Garapen ebolutibo hoberena izateko, ume bakoitzaren jarraipen eta balorazio psikologikoa egiten dugu
GeihagoFamilia laguntza
Ikasturtean zehar umeentzako produktuak merkatuan baino merkeago lortzeko aukera
gehiagoGaueko zerbitzua ezagutu
Zerbitzu berri honi esker, zuen haurrak gure eskutan utzi ahal izango dituzue eguneroko ordutegitik kanpo.

