Nortzuk gara

Hezkuntza ekintza eta esperientziak

Txikienei zuzendutako mota desberdineko hezkuntza jarduerak antolatzen ditugu, beraien garapen kognitibo eta eragilea (motorra) garatzeko

Jarduera hauekin, eguneroko ohiturak lantzen dituzte, hizkuntza ikasten dute, gorputz atalak ezagutzen dituzte , euren artean erlazionatzen ikasten dute, ingurunea ezagutzen dute, matematiketan hasten dira eta psikomotrizitate aparatua lantzen dute.

Honez gain, bestelako jarduera lasaiagoak ere burutzen dituzte, adibidez, edozein motako musika entzun, abestu eta dantzatu, plastikarekin jolastu... Kanpoan egindako txangoak, ingurua eta ingurunea ezagutzeko , edo nahiago duten jolasean aritzeko, beti ere umeen erritmo eta interesak errespetatuz.

 

Ekintzak eta esperientziak

Bai materiala bai hezkuntza jokoak urtero berritzen dira

Txanogorritxu Haurreskoletan umearen hazkuntzako momentu bakoitzari zuzendutako ekintza multzo eta jolasekin, beraien heziketako pausu guztietan zaindu eta lagundu nahi ditugu.

Zentro guztiak prestatzen ditugu, umeek bertan esperimentatzeko, kuxkuxeatzeko, esperientziak bilatzeko... leku bat aurkitu dezaten, non maitatu eta seguru sentituko diren.

Umeak modu sozial, fisiko eta emozionalean haz daitezen, egunero ikasi behar dute, beraien jakin-mina asetu, barnean daramaten energia guztia hustu, era egokian jan, atseden hartu, jolastu, beste umeekin sozializatu, imitatu, memorizatu, arau sozialak ikasi, margotu, abestu...

Norbanako zein taldeko (handi eta txiki) ekintzak nahasten dira; kanpoan zein barruan burutzekoak; jolas aske eta zuzendutako jolasak. Umeek beraiek sortutakoak sustatzen ditugu.

Eskola urte osoan zehar Txanogorritxu Haurreskoletan umeek burutzen dituzten ekintzak familiei aurkezten zaizkie. Modu honetan, familia eta haur-eskolaren artean elkarri eragiten diogu, bi lekuetan hezkuntza proiektu berdina burutzeko.

Txanogorritxu haurreskoletako jarduera guztietan erabiltzen den materialen artean naturalek lehentasuna dute, zura, kartoia, kortxoa, larrua, pvc, etab...,
Material hauek, egunero etxeetan erabiltzen direnak dira, normalean umeek jadanik ezagutzen dituztenak. Denentzako beharrezkoa den materiala izatea garrantzitsua da, gatazka egoerarik eman gabe esperimentatu ahal izateko.

Material honen berriztatzea oso garrantzitsua da.

Burutzen ditugun zenbait jarduera