Nortzuk gara

Zer egiten dugu Txanogorritxu haurreskoletan?

Txanogorritxu haur-eskolak XXI. Mendeko haur eskola bilakatzea dugu helburu

Umeak zaindu eta hezten ditugu txikien behar guztiak asetzeko asmoz, euren garapen integrala lortzeko fisiko eta intelektual mailan pedagogikoki estimulatuz.
Eta familiak dira gure ardura.

Haur hezitzaile gisa, gure lehentasuna umeen beharrizan guztiak asetzea da:

  • Elikadura
  • Higienea
  • Atsedena
  • Maitasun handia

Behin oinarrizko behar hauek asetuta, umeak gure zentroetan eroso sentitzen direnean, hasiko da “lana”. Bizitzaren lehen urteak, umeen garapen orokorra indartzeko oinarrizko momentuak direla kontuan hartzen badugu, Txanogorritxu haurreskoletan garapen maila horretan lan egiten dugu, bizitzaren fase bakoitzaren arabera, ekintza desberdinak burutuz:

Eguneroko ohiturak

Eguneroko ohiturak lantzen ditugu

Edaten, jaten, garbitzen, pixa egiten, agurtzen, partekatzen... ikasten dugu, honek segurtasuna eta autonomia ematen digu.

Gure gorputza ezagutzen dugu

Elkarri begiratzen diogu, ispiluan begiratzen diogu gure buruari, argazkietan ikusten dugu gure burua... horrela gure irudia eta besteena osatzen dugu.

Gure gorputza ezagutzea
Hitz egiten ikasten

Hizkuntza ikasten dugu

Ipuinak kontatzen ditugu, gauzak izendatzen ditugu... orokorrean, gauza guztiei buruz hitz egiten dugu. Horrela, gero eta hitz gehiago ezagutzen ditugu eta hobeto esaten ditugu.

Matematika lantzen dugu

Gauzak sartzen eta ateratzen jolasten dugu, asistentzia panelean nor etorri den eta nor ez errepasatzen dugu, jolas aldera, komunera edo jantokira zenbat doazen zenbatzen dugu eta egunero data jartzen dugu egutegian.

Matematika landu
Ingurua esploratu

Ingurua esploratzen dugu

Dena ukitzen dugu, entzuten dugu, eskuetan hartzen dugu, zaporeak ezagutzen ditugu... Modu honetan ikasten ditugu gure inguruko gauzak.

Psikomotrizitate lodia

Gorputzaren oinarrizko mugimenduak egiten laguntzen du; oreka, bizkortasuna eta koordinazioa. Herrestan gabiltza, lau oinka, korrika, saltoka, atzeraka, eskailerak igotzen ditugu, koltxonetekin eta oztopoekin zirkuituak egiten ditugu … hegan egitea da falta zaigun gauza bakarra!

Psikomotrizitate lodia
Psikomotrizitate fina

Psikomotrizitate fina

Eskuekin dugun trebetasuna da, gailuak erabiltzeko jarrera egokia izaten prestatzen ditugu, keinu grafikoari heltzen, trazuaren noranzkoa (borobila, marra zuzena, horizontala) … idazketarako prestatzen; jostariak egiten ditugu, puzzleak, parpaila, lepokoak, gometsak...

Plastika egiten dugu

Atzamar margoekin jolastean, plastidekor, plastilina, birziklatutako materialekin, naturako materialekin... Material desberdinekin esperimentatzen dugu, modu honetan gure garapenerako trebetasun eta gaitasun garrantzitsuak eskuratzen ditugu. Honekin gauzen itxura, tamaina, testura... antzematen ditugulako.

Eskuekin margotzen dugu
Haurtxoentzako musika

Musika ikasten dugu

Abestiak entzun eta abesten ditugu; denok batera interpretatzeko, txangoetan, gauzak batzean, sehaska kantak... Estilo desberdinetakoak: Klasikoak, herrikoiak, modernoak, kulturalak, gertakizunei lotuak... zarata eta isiltasuna desberdintzen ikasten dugu, abestiaren musika... dantza ere egiten dugu, erlaxatzen gara, tresnak ukitzen ditugu... musikaren bidez komunikazio eta adierazpen gaitasuna sustatzen da.

Klasez kanpoko irteerak

Eguraldiak uzten digunean, plaza edo parkera ateratzen gara, modu honetan kanpoko ekintza desberdinez gozatzen dugu. Nagusiekin batera hezkuntza txango txikiak ere prestatzen ditugu: gauden auzoa ezagutu, udaberrian loreak batu, hostoak udazkenean, lurra klarionarekin margotu, koloreekin marrazkiak egiten ditugu …, eta baita udan ere IGERILEKURA goaz, baiiiii!!!!

Parkera, igerilekura irtetea
Haurtxoen jolas libreak

Jolas libreak

Denbora uzten diogu umeari “nahi duten moduan” jolas dezaten. Programatutako gainontzeko ariketak bezain garrantzitsua da, umeak momentu horretan nahi duten jokotan aritzeko duten unea delako.
Honekin esperientziak, ezagupenak eta trebetasunak hobetzen dira, beraien irudimenarekin jolasteko modu bat delako. Umeak sozializatzen ikastea da helburu nagusienetariko bat.

Programatutako Ekintzak

Eguneroko ekintzez gain, hileroko ekintza didaktikoak ere badaude. Hauetan mota desberdineko zenbait gai lantzen dira adibidez: Nor naiz?, Birziklatzea, munduko umeak, urtaroak...

Ekintza guztiak astero zuzentzen dira eta familiei aurkezten zaizkie. Modu honetan, familiek badakite zeintzuk diren ikasturtean zehar egiten diren ekintzak. Etxean hezkuntza proiektu berdinarekin jarraitu ahal izateko, nahi izanez gero.

Txanogorritxu haurreskoletako ekintzak