Nortzuk gara

Txanogorritxu Haurreskolak

Txanogorritxu haurreskoletan erabiltzen diren metodologia guztiak, gure umeak pertsona zoriontsuak izan daitezen bideratuta daude

Gure haur eskoletako hezkuntza metodologiak pertsonalizatzen dira,hau da, era pedagogikoan estimulatzen dute, ume bakoitzak garapen fisiko eta psikiko integrala izateko-. Horrela, haurrak ikastea eta garapen pertsonal hoberena izatea bermatzen da.
  • Aktibitatea estimulatzea
  • Balioetan heztea
  • Emozioak lantzea
  • Garapen pertsonala indartzea
  • Oinarrizko beharrak asetzea
  • Elikadura zaintzea
  • Higiene ona
  • Atsedena eta maitasuna
Baliabide batzuk baino ez dira umea zoriontsua izateko

Gure gaur egungo helburuetako bat, dauden zerbitzuak zabaltzea eta hobetzea da

Txanogorritxu haurreskolen lehentasun nagusia honako hau da;, umeak dibertitzeaz gain,giro egokia lortzea fisiko eta sozialki gara daitezen , umeenganako arreta, dibertsioa eta zaintza dira.

Material seguruak

Gehiago

Europar Batasuneko segurtasun normatiba zorrotz betetzen duten materialak erabiltzen ditugu.

Honetaz gain, gure haur eskoletako teknologia, umeen “kontrol eta zaintzara” moldatuta dago.

Hezkuntza proiektu bakarra

Gehiago

Existitzen diren hezkuntza sistema bazuk batu ditugu. Glenn Doman metodoa, logika lantzeko Bits-ekin batera.Mugimenduari dagokionez, arraste pistak ditugu alde psikologiko eta fisikoak lantzeko.

Musika-terapia eta dantza aktibitateak ditugu, Baby Einstein bezalako proposamen audiobisualak, lehen mailako heziketa jostailu bidezko pertzepzio eta logika prozesuak eta abar.

Gure hezkuntza proiektu propiorekin batera, maskota alai bat daukagu eta umeekin batera, urtero hazten doa eta ipuin eta jolas oso dibertigarriak kontatzen dizkie. Gure haurreskoletan beraientzat sortutako unibertso oso bat.

Elikadura orekatua

Gehiago

Elikadura beti izan da garrantzitsua, baina momentu honetan alergiak eta intolerantziak zabaltzen ari direla, are gehiago.

Katering zerbitzu espezializatua daukagu, urtetako konfiantzazko enpresa onenaren eskutik (Auzolan). Gure ume guztiei zuzendutako dieta orekatuak egiten ditugu, alergikoak, zeliakoak, edo aldi baterako arazoak dituzten umeak ahaztu gabe.

Ingurune Bio-Garbia

Gehiago

Giroaren bio zainketarako tresnak ditugu (Ozonoterapia), bakteriak eta usainak kentzeko, posible den neurrian umeen arteko gaixotasun kutsadura ekiditeko.

Giza taldea ere babestuta sentitzeko eta ohiko gaixotasunak behin eta berriz ez izateko. Horrela, gure umeak zaintzen eta maitatzen jarraituko dute.

Zoru erradiatzailea , giro erosoa

Más

Txanogorritxu haurreskolek, kalefakzio sistema berri bat ezarri dute; “zoru erradiatzailea”

Haurreskolan umetxoek egonaldi oso erosoa izan dezaten, beroa zorutik aterako da eta erradiadore tradizionalak kentzean, bero foku arriskutsu guztiak ekidin ditugu. Era honetan, erretzeko posibilitatea baztertu egin da.

Haurreskola oso zabalak

Gehiago

Txanogorritxu haurreskolek areto oso zabalak dituzte 300m2 eta 700m2 bitartean.

Espazio honek, umeak zaintzea eta hainbat ikasgela zabaletan banatuta mantentzea ahalbidetzen du.

Tituludun Irakasleak

Gehiago

Tituludun profesionalak ditugu:

  • Haur magisteritza
  • Goi mailako teknikariak
  • Pedagogia eta soziologian lizentziatuak
  • Puerikulturan laguntzaileak…

Denek esperientzia maila altuarekin eta garrantzitsuena dena: Maitasunean lizentziatuak!

Hizkuntzak

Gehiago

Eskolaren kopenaren arabera, komunikazioa desberdina izango da haurrekin, hau da, dagoen lurraldearen araberakoa, hain zuzen. Euskal autonomia erkidegoan dauden Txanogorritxu haurreskoletan, komunikazioa euskaraz eta ingeleraz izango da. Katalunian, katalanez izango da eta modu honetan hizkuntza propio duten erkidego guztietan. Gainotzekoetan, nazio mailan, ingelera eta gaztelera jorratuko dira.

Ekintza espezifikoetarako hizkuntza ingelera izango da. Estimulazio goiztiarreko klaseak ingeleraz, euskaraz, katalanez, gailegoz eta gaztelaniaz izango dira Glenn Doman metodoari esker.

Estimulazio Psikomotorra

Más

Haur psikomotrizitateari dagokionez, Glenn Doman metodoaren bitartez, 6 hilabetetik aurrera arraste pistak erabiliko ditugu haurtxo guztiekin estimulazio fisikoa lantzeko.

Lauoinka ibiltzeko gailu espezializatuak, koltxonetak, altxatzerako orduan egindako esfortzua gutxiagotzeko lunbar eta abdominalak aktibatzeko gailu bereziak. Kulunkatzeko tresnak, bola igerilekua, eta umeen garapen fisikoan aurrera egin dezaten mota guztietako psikomotrizitate gailuak ditugu.

Beste modu batera esanda, ez diote dibertitzeari eta jolasteari utziko …

Keinuen Bidezko Haur Komunikazioa

Gehiago

Gure haur eskoletan, umeen keinuen bidezko komunikazioan espezializatuta gaude (www.cincodeditos.com), umetxoekin komunikatzen jakitea ezinbestekoa delako, eta ,gainera, era egokian egitea beraien garapen osorako garrantzitsua izango delako.

Modu honetan, oraindik hitz egiten ez dakiten umeek izan ditzaketen frustrazio eta negarrak ekiditen ditugu. Keinuen bidez adieraziko digute zer nahi duten: Ura edan, gailetaren bat jan, logura edo jaten bukatu dutela...

Txanogorritxu haur-eskolak, txikienen lehenbiziko heziketa esperientzia bilakatu dira, baita euren garapen fisiko eta sozialerako oinarrizko atalak ere. Umeen aisialdirako espazio politak dira,jakinmina asetzeko, esperimentatzeko, kuxkuxeatzeko, esperientzia berriak bilatzeko… eta maitatuta bezain seguru sentitzeko.