Nortzuk gara

Arreta goiztiarra

Garrantzitsuena haurraren ongizate eta garapen fisiko, intelektual eta sozial zuzena da. Horretarako ume bakoitzaren jarraipen eta balorazio psikologikoa egiten dugu haurraren garapen ebolutibo onenaren kontrola eramateko eta era goiztiarraz ager daitezken defizit edo aurrerapenak antzemateko.

Familiei haurren zaintza integral bat eskeini ahal izateko, Txanogorritxu Haurreskolek DOHAINIKO arreta goiztiar zerbitzua daukate.

Txanogorritxu Haurtzaindegi-Txanogorritxu Haur Eskoletako zerbitzu goiztiar taldea familia guztiekin taldeka eta banaka (behar izatekotan) biltzen da, egindako txostena emateko, haurraren jarrerak balioztatuz gelan zenbait saioetan lan egin eta gero. Familia eta espezialisten arteko batzar hauek bi ordukoak izaten dira normalean eta hauetan familiaren nukleoan egunero hobetu ahal izateko izan ahal ditugun zalantzak eta galderak partekatzen dira.

Kognizio, motrizitate, memoria, prosezatze abiadura, jarrerak, hizkuntzak... , gaitasun hauen garapena behatzeak haur bakoitzaren garapena antzematea ahalbidetzen du. Emaitzen ziurtasuna ezin fidagarriagoa izan dadin behaketa zorrotz bat mantentzen dugu ebazpen ebolutiboak lortu ahal izateko.

Txanogorritxu Haurtzaindegi-Txanogorritxu Haur Eskolako neuro-psikologia taldeak egiten duen txostenarekin, haurraren garapena argitazunez balioztatu daiteke, baita garapenean era goiztiarrez izan dezakeen edozein zailtasun edo aurrerapen antzeman eta era kontsekuentean jardun.

Zentroa eta gurasoen artean beti komunikazio ona eman behar da. Zenbat eta informazio gehiago izan hobeto balioztatu ahal izango dugu umearen egoera eta garapena.

Gure profesionalen taldea:

Mercedes Echebarria Redondo

  • Psikologian lizentziatua Deustuko unibertsitatean
  • Neuropsikologian aditua
  • IESP Madrilen haur Neuropsikologian posgradoa

Txanogorritxu haur Psikologiako zuzendaria

Iratxe Sánchez Hernáez

  • Haur Psikoneurologa
  • Familia, haur eta gazte psikologia

Durangoko Txanogorritxu haur eskolako zuzendaria

Informazio gehiago: