Nortzuk gara

Giza taldea

“keinu bidezko haur komunikazioan” espezializatuta gaude cincodeditos.com. Umeak dituzten beharrizan guztiak ezagutu ditzaten eta potentzial kognitibo onena gara dezaten beraiekin lan egiten dugu.

Bai gelaren barruan bai gelatik kanpo, laguntzaile, garbiketa eta zuzendaritza profesional onenak ditugu.

  • Magisteritzan titulatuak eta goi mailako haur hezkuntzako teknikariak.
  • Pedagogian titulatuak, soziologian lizentziatuak eta puerikulturako laguntzaileak.
  • Gela bakoitzean profesional talde zabalak.
  • Irakasleriaren formakuntza eta berriztatzean etengabeko inbertsioa

Giza taldea

Txanogorritxu Haurreskoletako profesionalak dagokion normatibak exijitzen duen titulazioa daukate, eta beraien afektibitate, alaitasun, sentsibilitate, ardura eta profesionaltasunean bereizten dira.

Maitasunean lizentziatuak!

Gure hezkuntza lanaren kalitatea bermatzeko, Txanogorritxu haurreskoletan lan egiten dugun langile guztiok etengabeko formakuntza pertsonal eta profesionalean aurkitzen gara (psikomotrizitatea, psikologia, lehen laguntza, haur masajea, eta abar luze bat...).

Gainera hurrengo kolaborazioak ditugu:

  • Umeen garapenean sor daitezkeen zailtasunak aurkitzen eta aurreikusten laguntzen digun haur psikologoa eta pedagogoa. Arreta goiztiarra.
  • Zentroaren osasun eta higiene baldintzak hobetzeko eta haurren arteko kutsadurak murrizteko, garbiketa eta higiene profesionalak.
  • Haur, irakasle eta familien arteko lotura erlazioa trinkotzeko soziologo arduraduna.