nortzuk gara

Guraso eskola

Txanogorritxu haur eskoletan zuen seme - alabarekin komunikatzen ikasi ahal izateko guraso eskola bat sortu dugu, hobetu uler dezazuen tresna desberdinen erabilpena, gatazkak ebaztea, lehen laguntza...

Ikasturtean zehar gurasoentzako zenbait ekintza formatibo eskaintzen ditugu lehen laguntzarekin, haur elikadurarekin, etab … lotuak eta lehen aldiz guraso direnei haurren heziketara zuzendutako orientazioa guztiz doakoa.

Guk laguntzen dizuegu - Guraso eskola Txanogorritxu

Guraso eskola profesional talde batek era koordinatuan egindako hitzaldi eta tailer multzo baten bitartez burutuko da, zeinek 60 eta 90 minutu arteko iraupena izango duten. Guzti honen helburua gurasoek haurrak laguntzeko egunero erabil ditzaketen tresna eta errekurtsoak eskaintzea da.

Gaur egun guraso izatea

Txanogorritxu haur-eskolako guraso eskolatik hausnarketa espazio bat sortzea bilatzen da, gurasoak haurren hezkuntza prozesuan laguntzeko.

Gurasotasuna ez da unibertsitateko ikasgaia, eta ez da errezeta libururik existitzen.

Gure ikuspuntutik, seme – alaben heziketak, beraien nortasuna munduan garatu ahal izateko behar bezalako giro eta baldintzak sortzean datza. Hau da, beraien bizitza eta etorkizunaren jabe izatea, aldi berean beraien buruen zaintzaren ardura izanda.

Guraso eskolaren asmoa

  • Jaiotzetik autonomiara bitarteko adin desberdinetan umeak izan ditzaketen arazoei buruzko hausnarketa egitea.
  • Gurasoei beraien umeak arazo desberdinen aurrean laguntzeko behar dituzten tresnak eskaintzea.
  • Gaur egun bizi garen denbora honetan gurasoei tresnak ematea beraien eginkizuna hobeto bete dezaten.

Interes handiko erlazionatutako informazio deskargatu

Txanogorritxu guraso eskola