Nortzuk gara

Txanogorritxu haur-eskolako hezkuntza proiektua

Txanogorritxu Haurreskoletan, penintsulan, konpetentzia komunikatiboa Ingeleran eta Gazteleran garatzen dugu. Euskal autonomi erkidegoan Euskaraz, Katalana Katalunian, eta era berdintsuan berezko hizkuntza duten autonomietan.

Gure helburu nagusia umearen zoriontasuna da, egokiak diren teknika pedagogikoekin umearen beharrizan fisiko, intelektual, afektibo eta sozialak asetuz.

Txanogorritxu haur-eskolako hezkuntza proiektua

Irakaskuntza sistema desberdinak batzen dituen hezkuntza sistema bat erabiltzen dugu: Glen Doman metodoa, goiztiar estimulaziorako (beherago informazioa), musikoterapia, pertzepzio edo logika. Guzti hau, umearen garapen intelektual osorako, gainera lehen pausuak eman hala txikiak ikasi eta eboluzionatzen duten bitartean.

Eta familiak dira gure ardura

Umeak hezteko modurik egokiena jolasaren bitartez da

Teknika pedagogiko desberdinak erabiltzen ditugu, umeek jolasen teorien bidez beraien lehen jakintzak asimilatzeko.

Etengabeko prestakuntzaren bidez, gure ikasleak autonomoak izatea bilatzen dugu, besteekin harremanetan sartzea adierazpen eta komunikazio era desberdinen bitartez, eta beraien ingurugiro familiar eta soziala esploratzea, beraien inguruan biraka dabilen guztia ezagutzeko.

Gure hezkuntza sistemaren ezaugarri diferentziatua, Haurreskolan ematen den estimulazio goiztiarra da.

Gure haur-eskola – haur eskoletan ume guztiek garatu beharreko berezko talentua daukatela uste dugu, eta hau garatzeko sasoiri onena umeak 0 tik 3 urtetara bitartean dela. Beraien gaitasunak egituratzeko programa multzo bat erabiltzen ditugu.

  • Bits Entziklopedikoak
  • Entzumen zein ikusmen estimulazioa
  • Irakurketa goiztiar programa
  • Matematika gaitasuna
  • Estimulazio sentsoriala
Txanogorritxu haur-eskolako goiztiar estimulazioa

Gure aretoak ekipatu eta eguneroko, asteroko eta hileroko ekintzak proposatu ditugu, umeak dauzkaten gaitasun guztiak indartzeko: hizkerazkoa, logika matematikoa, zenestesika, musikala, ikusmen espaziala, naturalista, pertsonen artekoa, pertsona barnekoa, etab.

 

Zer da estimulazio goiztiarra?

Estimulazio goiztiarra umeak pertsona moduan garatzeko behar duen guztia eskaintzea da. Guzti honen barruan, bizitzeko beharrezkoak diren oinarriko beharrizanetatik (jan, edan, lo egin), maitasun eta babesera arte sartzen dira, zeintzuk bizitzaren lehen urtean oinarrizko beharrizanak diren ere.

Medikuntza, psikologia, hezkuntza, kultural, etab... Diziplina anitzen ekarpenak behar dituen prozesu konplexu bat dela oinarritzat hartzen dugu.

Zertarako balio du estimulazio goiztiarrak?

Estimulazio goiztiarraren onurak garapen intelektualetik harago doaz. Hau da, haurra sabelean dagoenean eta lehengo hilabeteetan estimulatzeak, mintzamenean, arlo sozialean eta emozionalean lagunduko du. Garapen afektiboa haurraren bizitza osoan zehar islatuko da.

estimulacion temprana

Hezitzaileak izanda, estimulazio goiztiarraren eta gehiegizko estimulazioaren arteko aldea argi izan behar dugu. Haur bakoitza ezberdina izanda, gehiegi estimulatzeak ez duelako beti ondorio positiboa izango.

Garrantzitsuena, profesional bezala haurren beharretara sentikorrak izatea izango da. Gainera, argi izan behar dugu haur bakoitza ezberdina dela nahiz eta neba-arrebak izan, lehengusuak edo denbora asko batera eman.

Badakigu haurrek, berez, jakin-mina dutela bere ingurugiroarekiko: inguruko gauzak ikusteak, ikutzeak, entzuteak, sentitzeak eta probatzeak bere mundua ezagutzen eta exploratzen lagunduko dio. Hazten diren heinean haien zentzumenak garatzen joango dira baita gaitasun motoreak. Maitasuna emateko eta jasotzeko gaitasuna mugagabea da.

Lehengo urtean haurraren burmuinaren tamaina bikoiztu egiten da; hau “hazkunde loturen” bitartez lortzen du. Lotura hauek areagotzen joango dira haurra pentsatzen duen heinean. Jolasaren bitartez ikasten dute, modu berean, haien nortasuna garatzen dute eta autoestimua indartzen dute.

Jolas, abesti, ipuin, psikomotrizitate, muxu, laztan, masaje, barre e.a en bitartez aberastu behar dugu adin goiztiar batetik, horrela comunikazio eta maitasun loturak indartuko ditu guraso zein hezitzaileekin. Gainera, bere burmuina estimulatuko dugu eta pentsatzeko gaitasuna garatuko ditu.

Garrantzitsua da eguneroko errutinan ikaskuntza esperientziak burutzea, bazkalorduan edo jolasten dugun bitartean, testura,tenperatura edo jostailu ezberdinak erabiliz. Honetaz aparte, egunaren momentu bat aukeratuko dugu abesteko eta jolasteko, haurrak hau egiteko gogoa duenean.

Estimulazio gaiztiarrerako metodoak:

Gaur egun, estimulazio goiztiarrerako metodo eta produktu asko ditugu, eta guraso eta hezitzaileen ardura da gai honi buruz informazioa lortzea, gero modu eraginkor batean aplikatu ahal izateko haurraren bizitzan. Haurrak txikiak direnean ikasteko gogo eta erraztasun gehiago daukate, haien inguru familiarrak eta eskolak eskaintzen diena xurgatuko dute.

Informazio asko daukagu honi buruz, metodoa modu eraginkor batean erabiltzeko. Irakurtzen irakatsiko diegu gure hizkuntzan eta beste edozein hizkuntzan ere. Txinatarra adibidez. Haurrek hau ikasteko gaitasuna daukate, unibertsitatera doan edozein gazte baino honeto eta modu natural eta normal batean barneratuko dute, ahalegin barik.

Gauza bat kontutan izan behar dugu edozein metodo hartu eta gero: haurrak gehiago ikasiko du, modu dibertigarri eta atseginean irakasten diogunean. Haurrak ez dira zorrotzak eta guraso eta hezitzaileen esku dago haiekin ematen ditugun saioak probetsuzkoak izatea. Ez diegu ezer irakatsi behar haurrak nakatuta badaude. Dena izan behar da jolasaren bitartez eta lorpen baten aurrean zoriondu behar ditugu.

Txanogorritxu haurtzaindegietan Glenn Doman eta Maria Montessori metodoak praktikan jartzen ditugu

Glenn Doman

Doman metodoa bere sortzailearen izenetik dator Glenn Doman. Doman “Institutos del Logro del Potencial Humano” en sortzailea da, Filadelfian. Instituzioa irabazi-asmorik gabekoa zen eta adin goiztiarretik adimenari, sormenari eta ikaskuntzari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko sortu zuen.

Domanek dio 8 hilabetetatik aurrera haurraren adimena estimulatu dezakegula eta irakurtzen irakatsi. Lanarakin erlazionatu barik, jolasarekin erlazionatu behar dute

“hau jolas dibertigarria!” pentsatu behar dute. “nahitaezko lana da” alde batera utziz.

María Montessori

María Montessori
Montessori medikuak, bere metodoa umeei ingurua erraztean eta, hauek euren burua ezagutzeko lagungarriak diren hainbat materialetan oinarritu zuen, hezitzaileari orientatzaile eta behatzaile eginkisuna uzteko.

Haurraren garapenean lehenengo etapak funtsezkoak dira eta, txikiei askatasuna ematea beharrezkoa da aukera ezberdinetatik hautatu dezaten; hau da, haurrei haien jakin-min naturala asetzen utzi behar diegu, mundua ezagutu dezaten esperientzien bitartez, informazioa helduengandik jaso barik.

cada niño tiene su tutor personal

Haur bakoitzak tutore pertsonala dauka

Gure haurtzaindegietan haur bakoitzak arreta jarraitua, harreman egokitua eta segimentu egokia izango ditu.