Nortzuk gara

Txanogorritxu haurreskolen hezkuntza proiektua – Glenn Doman “Bits metodoa”

Adimen Bits-ak informazio unitateak dira, haurrei eskainiak irudi handi, argi eta ondo zehaztuekin, ikus zein entzun estimuluetan aurkezten dira ahozko informazioaz lagunduta baitaude.

Metodoa modu egokian funtzionatzeko azkar, gutxitan eta gogo handiz egin behar da. Hau da, haurrei xaflak, maila bakarrekoak edo anitzekoak, aurkeztu behar zaizkio, bit-aren izena ozen esanez. Helburua, haurrak zuzenean antzematen ez dituen pertsona, animalia edota objektu ezberdinak identifikatzea da. Xedea haiek nahi duten baino lehenago bukatzea da, gehiago egiteko gogoz gera daitezen.

 

Inguruak isila izan behar du eta ikusmira sortu, irudiei begira adi egon daitezen. Egunean, haurrak harkor dauden hiru momentu aukeratu behar dira. Maila eta bits-ak aurkeztu egiten dira, bat segundoko. Gomendagarria da ordena mantentzea buru ariketa ona da eta.

 

Metodoa oso eraginkorra da informazioa buruan gordetzeko gaitasuna handitzen duelako, adimena estimulatzen duelako, lexikoa gehiagotzen duelako, ikus memoria garatzen laguntzeko duelako baita entzumena, jakin-mina eta interesa ere sustatzen dituelako.

Metodoa hau hizkuntza ezberdinak jorratzeko erabilgarria da. Gure kasuan 2/3 hizkuntza ezberdin: Euskara edo katalana lehengo hizkuntza bezala (haurtzaindegia Euskadin edo Katalunian badago), ingelesa eta gaztelania.

Astero bits-ak txandakatuko ditugu, irudi berriekin, haurraren adinaren arabera eta aukeratutako hizkuntzan.

Metodo hau ezin bestekoa da haurraren adimenaren garapenerako.

Doman bits Metodoa